ZABALGANAKO HEDAPEN-EREMUAHiriaren mendebaldean kokatuta 2.484.671 m2-tako azalera betetzen du eta Iparraldean Ali eta SansomendIrekin muga egiten du, Ekialdean, hiriarekin bat egiten du Ariznabarra eta Apaiztegiko auzoen bidez, Hegoaldean N-102 Nazionalarekin. Eskualde honetan 1, 2, 3, 4, 5 eta 6 alderdiak aurkitzen dira eta bertan tipologia ezberdinetako10.840 etxebizitza, Familiabakarrak, Kolektibo Askeak eta Babes Publikoko Kolektiboak, eraikitzeko zeuden.
Ondoren eta Vitoria-Gasteizko Udalarekin izenpetutako Salburua eta Zabalganako lehen eranskinaren sinadurarekin, Tokiko Gobernu Batzarrak 2004ko martxoaren 15ean onetsi zuena, eskualdean eraikitzeko etxebizitza kopurua 12.228 izatera pasa zen.
1 alderdia Ali herriaren Hegoekialdean kokatuta dago, hiriaren Mendebaldean gaur egun Mediterraneoko etorbidea deitzen den ingurabidearen zaharraren ondoan. Alderdi honen muga Hegoaldetik trenbidea da eta Iparraldetik los Huetos Hiribidea; Mendebaldetik Ali herriarekin muga egiten du eta Ekialdean Mediterraneoko etorbidearekin.
2 alderdia trenbidearen Hegoaldean kokatuta dago ingurabide zaharraren alboan, orain Mediterraneoko etorbidea deritzona. Alderdiaren muga hegoaldetik Ariznabarra auzoko Castillo de Quejana kalearen luzapena da. Auzo hau bera alderdiarekin muga egiten du Ekialdetik.
3 alderdia 2 alderdiaren Hegoaldean kokatuta dago, Ariznabarrako Castillo de Quejana kalearen luzapenetik Iparraldean, Armentiaganako industria-lurzoruraino Hegoaldetik. Ariznabarrako Auzoa alderdiarekin muga egiten du Ekialdetik.
4 alderdia Aliko gune eta trenbidearen ondoan kokatuta dago. Ekialdetik 1 alderdiarekin muga egiten du eta Mendebaldetik industria-lurzoruko 1 Mercedes/Ali Jardute Unitatearekin..
5 alderdia Zabalganako hedapenaren Mendebalderago dagoen zonaldea da, Ali herriaren azpian, trenbidearekin muga egiten du Iparraldean, 6 alderdiarekin Hegoaldean, 2 alderdiarekin Ekialdean eta Mercedes Benzeko lurzoru industrialarekin Mendebaldean.
6 alderdia Zabalganako hedapenaren Mendebaldean kokatzen da, 5 alderdiaren Hegoaldean, Armentia herriaren Iparraldean, zeinetik CN-102 errepidea bereizten den, lehen N1 zena, honen Iparraldean Armentum aztarnategi erromatarra dago, Astorga-Burdeos galtzadaren mutatio bat dena.