Vitoria-Gasteizen, bi milako Urtarrilaren hogeita seian
-BILDUAK-
Alde batetik ALFONSO ALONSO ARANEGUI Jauna, Alkatea – Vitoria-Gasteizko Udaleko Lehendakaria, Mª VITORIA IDOIAMARTINEZ PEÑALBA Andereaz lagundua, Idazkari Orokorra.
Eta beste aldetik … Salburuako lur jabeen Batzorde Betearazlearen eta Zabalganako lur jabeen Batzorde Betearazlearen kide bezala, I.F.Z. G-01273663 eta G-01252519 zenbakidunak, Olagibel, 32 eta Postak, 14 kaleetan helbideratuak, gainera bere izenean jardunez.
-AZALTZEN DUTE-
Hitzarmen honek Vitoria-Gasteizko Udalaren eta, I Eranskinean mugak azaltzen direnen, Zabalgana eta Salburuako hedapenek ukitzen dituzten orubeen jabe partikularren arteko kooperazio tresna sortzea du helburu. Akordio hau gure Hiriko etxebizitzen prezioa eustera eta jaistera zuzenduta dago, beren ahalmen ekonomikoa kontutan hartuta, hiritarrek eskatzen dituzten etxebizitza mota eta kopurua eraikitzeko lur urbanizagarri nahikoaren premiazko lagatzearen bidez.
Vitoria-Gasteizko Udalak garatutako politikak faboratutako lur urbanizatuaren eskasiak, agente sozial, ekonomiko eta lur kudeaketan sartuta dauden Administrazio Publiko guztien parteko erantzun solidarioa eskatzen du. Horregatik Hitzarmen hau ondoko Printzipio Nagusietan oinarritzen da:
1.- Hitzarmenak partikularrak zein baldintzapean onesten duten zonaldea osatzen duten alderdi ezberdinetan egiteko dagoen desjabetzearen askatzea finkatzen du eta, horretarako, hauek hiri kudeaketara, betebehar eta irabazien banaketara eta ez-betetzearen kasurako garantietara zein baldintza, termino eta proportziotan lotu beharko diren adierazten du, hiri desjabetzearen askatzeari buruzko Otsailaren 24ko 458/1972 Dekretuak dioenaren arabera.
Askatze honekin, partikularrek beren oraingo nahiz etorkizuneko asmo ekonomikoak guztiz betetzat ematen dituzte. Modu berean, Hitzarmenak bere gauzatze eta eraginkortasunerako erregimena, prozedura eta eta epeak finkatzen ditu.
2.- Administrazioak duen planeamendu ahalmena ez da Hitzarmen honen helburu, botere delega ezina delako eta beharrezko eskubidezko araua itun edo hitzarmen bidez aldatu ezin dena.
3.- Vitoria-Gasteizko Udalak komunitate-ekipamendua ordaintzeari utziko dio etxebizitzen prezioenganako eraginaren kontuan.
4.- Hitzarmen honetan eraikitze eta urbanizatze prozesuen betetze azkarraren garantia moduan finkatutako epeak, funtsezkotzat ezartzen dira, beraz ez-betetzeak interes publikoaren aurkakotzat hartuko da eta bertan zehaztutako eskubideei uko egitea suposatuko du, aurrerago aipatzen den moduan.
5.- Hitzarmenak Jarraipen Batzorde baten eratzea erregulatzen du organo iraunkor bezala eta bere helburuen lorpenerako beharrezkoak diren ikuskatze eta gainbegiratze ahalmenez hornituta.
6.- Hitzarmen honetan agertzen diren mota guztietako itunak, itundutako ustiapenen edozein berrikusketaren ezintasuna zehazten duten.
7.- Salburuako 8 eta Zabalganako 2 eta 3 Alderdiak premiazko gauzatze tresna autonomo moduan eratzen dira, beraz Udala lurzoru eraikigarriaren premiazko erabiltzerako ahalmen eta eskubideez hornitzen duen arauketa berezia ezartzen da.
8.- Indarrean dagoen Hiri Antolatzearen Plan Orokorraren berrikuste prozesuak jasan duen atzerapenaren ondorioz, hitzarmen honen onarpen eta aplikaziorako beharrezkoak diren espediente eta dokumentuen bideratzea legeak onartzen dituen epe minimoetan egingo dira edo, ahal izatekotan, premiazko prozeduraz. Edozein kasutan, partikularren partetik dokumentuak aurkezteko finkatzen diren epeak maximoak izango dira eta posible den kasuetan data zehatzekoak.
9.- Vitoria-Gasteizko Udalaren bizitegi-ustiapenei dagozkien babestutako etxebizitza mota konkretuaren zehaztea, Udalak zehaztuko du etapa bakoitzean modu askean, hiritarren beharren arabera eta inola ere ez du aldaketarik eragingo Hitzarmenak hasiera batean ezartzen dituen jabe partikularren eskubideetan.
10.- Hitzarmena akordio bat da non ondoko interesak jorratzen diren:
Udalaren babestutako etxebizitza portzentaia handitzearen interesa hiriaren egiteko dagoen hedapenean gaur egungo legediak ezartzen duen minimoaren 100eko 5ean eta mota ezberdinetako babestutako etxebizitzak egitearen garantia.
Partikularren beren oraingo ondasunak suposatzen dituzten emaitza ekonomiko ez-espekulatiboen eskuratzea bermatzen dieten hiri ustiapenak lortzeko interesa.
11.- Hitzarmen honek lehengo etapako eraikitze erritmoa, gutxienez, 2000 urteko izatea lortzea interes publikorako helburu egokia dela ezartzen du, zeinetatik 100ko 70a edozein motako babes ofizialekoak izango diren.
Aurretik azaldutakoa kontutan hartuta behean sinatzen dutenek:
-ADOSTEN DUTE-
HITZARTZEAK.-
LEHENENGOA.- HITZARMENAREN ESPARRUA.-
Hitzarmen hau aplikagarria da dokumentu honen I Eranskinean agertzen diren planoetan mugatutako gainazaletan, eta Salburua eta Zabalganako antolakuntza eremuak deituak.
BIGARRENA.- HITZARMENAREN HELBURUA.-
Hitzarmen honen helburu da 1 Gehigarrian mugatutako Vitoria-Gasteizko Hiri Antolakuntzako Plan Orokorraren garapen berriko alderdietan desjabetzearen askatze eskubidearen onartzerako baldintzen ezartzea, eta zeinaren jardute sistema desjabetzea izango den, Hitzarmena sinatzen dutenek eskatzera behartuta ikusten diren askatzea, Otsailak 24ko 458/72 Dekretuaren eta hitzarmen honen babesean.
Desjabetze sistemak eragindako partikularrak desjabetzearen askatzea eskatu eta lortzeko eskubide eta beharra izango dute, bere jabetza mantenduz eta hitzarmen honek arautzen dituen baldintzetan hiri antolakuntzan parte hartuz.
HIRUGARRENA.- PARTIKULARREN ESKUBIDEAK HIRI KUDEAKETAN.-
1.- Partikularrek Vitoria-Gasteizko Udaletik adostutako desjabetzearen askatzea lortzeko eskubidea izango dute, eta Udalak onartzea hitzematen du. Desjabetze proiektuaren informazio publikoaren epearen barruan partikularrek horren askatzea eskatu beharko dute Udalera horretarako eskaria zuzenduz.
2.- Desjabetze askatzea onartzen duen Vitoria-Gasteizko Udaleko erabakia, kasu guztietan, aurretik orubeak sortutako ustiapenak gauzatu ez dituzten jabeei etxebizitzetan erabiltzeko ustiapen eraikigarria burutzeko eskubidea onartuko die, beren derrigorrezko aparkaleku eta trastelekuak egiteko metro karratutako erantsiekin, 19,08 etxebizitza/hektareakoa, zeinetatik 100eko 25a babes ofizialeko etxebizitzak izango diren, 100eko 60a etxebizitza kolektibo askeak eta 100eko 15a etxebizitza familiabakar askeak.
B.O.E. kolektiboak modulu edo segmentu altukoak izango dira, indarrean dagoen B.O.E. araudian aurreikusia, edo hau ordezkatuko duen araudian, eta 105 metro karratutako eraikitako bataz-besteko gainazala izango dute.
Etxebizitza kolektibo askeak 115 metro karratutako eraikitako bataz-besteko gainazala izango dute.
Etxebizitza familiabakar askeak 105 metro karratutako eraikitako bataz-besteko gainazala izango dute.
Modu berean, partikular bakoitzari ustiapen tertziario bat egokituko zaio, eraikin libre nahiz beheko etxebizitzetan, 11 m2 etxebizitzako.
3.- Partikularrei onesten zaizkien ustiapenei lursailak kokatzen diren alderdiaren araberako erabilera eta tipologia ezarriko zaizkie edo atxikituta agertzen direnei, alderdi ezberdinen kanpoko Sistema Orokorrei dagozkien lursailen kasuan. Ustiapen hauek partikularrei onetsitakoen barruan esleituko dira beti.
4.- Zabalganako 2 eta 3 alderdietan etxebizitza familiabakarrei dagozkien ustiapenen esleipena 3 alderdiaren barruan egingo da; Salburuako 7 eta 8 alderdietan, 7 alderdiaren barruan.
5.- Jabe bakoitzari dagozkion ustiapenen kokapena alderdi bakoitzean egiten diren Konpentsazio Proiektuetan zehaztuko da, ustiapenen esleitze irizpidea horien sortzailea den jatorrizko lursailarekiko gertutasuna izatea ahaleginduz eta Hiri Kudeaketako araudian prozedura hauek zuzentzen dituzten irizpideak eta sortzen diren Jardute Oinarriak. Hala ere, alderdiaren zonalde ezberdinetan etxebizitza tipologia ezberdinak banatuko dira.
6.- Partikularrek dagozkien ustiapenak aurkitzen diren zonaldeko hiri kudeaketan parte hartzeko eskubidea izango dute behean agertzen diren zehaztapen eta baldintzapean eta desjabetze askatzea ebazten duen udal erabakian bakarka onetsiko direnak.
LAUGARRENA.- JABEEN BETEBEHARRAK.-
1.- Jabe partaideak derrigorrezko desjabetzeari buruzko informazio publikoaren epean zehar beren aldeko desjabetzearen askatzearen aplikazioa eskatzera behartuta geratzen dira.
2.- Atxikitze Proiektua aurkeztera.
3.- Arautegia eta dagokien Konpentsazio Batzarren Oinarriak onarpenerako aurkeztera, hitzarmen honek ezartzen dituen gaiekin.
4.- Aipatutako Konpentsazio Batzarretara gehitzea eskatzera, baita Batzar osatzearen eta, dagokionean, atxikitzearen eskritura publikoen ematea ere.
5.- Jabe diren lursailen jabetza tituluak portatzera, baita bere jabegoari dagokion edozein mota eta naturako eskubideak azaltzera ere.
6.- Dagozkien, eta urbanizatzearen gauzatzerako beharrezko diren, hirigintzako tresnak onartzera , epe barruan, aurkeztera.
7.- Urbanizatzea ordaintzera aurrerago adierazten den neurrian.
8.- Eraikitze baimenak eskatzera eta orubeak epe barruan eraikitzera.
BOSTGARRENA.- UDALAREN ESKUNIDE ETA BETEBEHARRAK.-
1.- Udalak partikularrei esleitu ez zaien ustiapena gauzatuko du hitzarmen honen arabera.
Hitzarmen honen ondorioz Udalari dagozkion etxebizitzak B.O.E. izatera zuzenduko dira eta beren eraikitako bataz-besteko gainazala 105 metro karratutakoa izango da, etxebizitza horiei dagozkien erantsiak bezala, ondorengo paragrafoan azaldutakoa salbu.
2.- Hitzarmenera atxikitzen diren partikularren jabegoa 455 hektareako azalerara heltzen ez bada, Udalak dagokion ustiapena gauzatu dezake, 19,08 etxebizitza/hektareako, planeamenduan baimendutako erabilera eta tipologian beste jabeen eskubide eta betebehar berdinekin.
SEIGARRENA.- PLAN PARTZIALAK.-
Urbanizatzearen gauzatzea ahalik eta lasterren burutzearren, eta Salburuako 7 eta 8 eta Zabalganako 2 eta 3 alderdientzako finkatutakoa mantenduz, Hitzarmen honek eta legediak Udalaren alde ezartzen dituen esleipenez gain, ondoren partikularrek Udalari bere onartzerako aurkeztu behar dizkioten Plan Partzialen aurkezte epeak agertzen dira.
a) Zabalganako 6 eta Salburuako 9 eta 10 alderdiak:
Sei (6) hilabete.
b) Zabalganako 5 eta Salburuako 11 alderdiak:
Hamazortzi (18) hilabete.
c) Zabalganako 1 eta Salburuako 12 alderdiak:
Hogeita hamasei (36) hilabete.
d) Zabalganako 4 eta Salburuako 13 alderdiak:
Berrogeita zortzi (48) hilabete.
e) Salburuako 14 alderdia:
Hirurogei (60) hilabete.
Aipatutako epeak Hiri Antolamendu Plan Orokorraren behin-betiko onarpen datatik kontatuko dira.
Plan partzialak urbanizatze proiektuak aurkezteko, urbanizatzea amaitzeko, eraikitze baimena eskatzeko eta bizitegi-ustiapenak aurkitzen diren orubeak eraikitzeko epe maximoak izango dituzte.
Plan partzialen behin-betiko akordioan dagozkion urbanizatze proiektuak aurkezteko epeak ezarriko dira.
Plan partzialetan, etapakako planak alderdi bakoitzean urbanizatze eta eraikitze jarduerak aldi berean egin daitezen prestatzen dira.
ZAZPIGARRENA.- ALDERDIEN KANPOKO SISTEMA OROKORRETAZ UKITUTAKO JABE PARTIKULARREI BURUZ.-
Udaleko Udalbatzak Hitzarmen hau onartzen duenetik bi hilabetetara, 1 Eranskinean sartuta dauden jabetza partikularreko lursailen atxikitze proposamena azalduko da, bizitegi-ustiapendun urbanizatze berriko alderdietako bakoitzaren kanpo sistema orokordun lurzoruen existentziaz jota daudenak.
Modu berean, proposamen honetan Alderdi bakoitzari ordaintzea dagokion urbanizatze gastuen zatia zehaztuko da, Hitzarmen honen eta Lurzoruaren Erregimen eta Balorazioei buruzko Legearen 18.3 artikuluaren arabera.
Proposamen hau partikularrek aurkeztuko dute eta jarduera unitateen mugatze bideratze arauen arabera bideratuko da.
ZORTZIGARRENA.- HIRI KUDEAKETA.-
1.- Sistema Orokorren Atxikitze Proposamena azalduta eta behin Alderdi bakoitzeko Plan partziala onartu den, partikularren lurzoruaren 100eko 60a ordezkatzen dute jabeez eta hilabete bateko epean hiri kudeaketan desjabetzeaz askatu diren partikularren parte hartzea gauzatzeko Arautegi eta Konpentsazio Batzarren Jarduera Oinarriaren proposamena aurkeztuko da.
Batzar hauen Arautegiak, hauen berezkoak diren beste ebazpenen artean, udal ordezkariek partikularren ordezkariekiko paritarioa den barne organoetan boto emateko kuota lortuko dutenaren ebazpena izango du. Kasu guztietan, partikularren arteko beren eraikitze eskubidearen banaketari buruz, azalera kuotara eta partikularrei dagokien gauzatze unitate barnean sartutako eskubideetara egongo da.
2.- Konpentsazio batzarrak Arautegia eta Oinarriak onartu direnaren jakinarazpenaz hilabete baterako epean sortu beharko dira.
3.- Konpentsazio Batzarrak bere sortze momentutik lau hilabetetako epean dagokion Konpentsazio Proiektua landu eta onartuko du, non ondorioztatzen diren lursailak esleituko diren.
Hauetako edozein eperen ez-betetzeak Udala dagokion Birpartzelatze Proiektua sortzeko eta, bere informazio publikoaren eta interesatuen parteko entzunaldiaren ondoren, Udalak behin-betiko onartzea baimentzen du.
4.- Inola ere ez da emango partikularren aldeko Alderdiaren ustiapenaren ehuneko hamarreko lagapena, askatze ebazpenean onartutako ustiapenak netoak direla kontutan hartuz, lagapen beharra jadanik deskontatua duela.
5.- Konpentsazio Proiektuen arabera dagokien desjabetzeaz askatzen diren partikularrei ondorio lursailen esleitzea konpentsazio edo birpartzelatze esleipentzat hartuko dira, benetako subrogazio osoa egonda emandako lursailaren eta esleitutako lursailaren artean, bai alderdi batean dauden jabeak baita beren bizitegi-ustiapena gauzatu behar duten kanpo sistema orokorren lurzoru jabeak ere.
6.- Konpentsazio Batzarrera gehitzeko edo urbanizatze kuoten ordainketa betebeharrak ez-betetzen dituzten jabeen lursailen desjabetzea dagokion Konpentsazio Batzarraren onuran egingo da, bertako kideek beraiei dagozkien gauzatze unitatearen barneko jabetza kuoten araberako dagokien balio justua ordainduz.
BEDERATZIGARRENA.- URBANIZATZEAREN GAUZATZEA.-
Aipatutako kantitaterainoko kalte-ordainketa honen zenbatekoaren ordainketa lursailaren jabearengan eroriko da soilik eta maizter edo nekazari profesionalari ordaindu beharko zaio Udalak, lursaila behin askatu eta gero, finkatzen duen datan eta ez beranduago. Modu berean, Udalak maizter eta jabearen artean sor daitekeen laborantza edo kalte-ordainketari buruzko edozein desadostasun ebatziko du.
Kantitate hori, jabe partikularren erantzukizunaren muga, Plan Orokorraren behin-betiko onarpenetik Kontsumoko Prezioen Indize Orokorrak jasaten dituen aldaketen arabera eguneratuko da.
Bere aldetik, udalak Gizarte Segurantzako Nekazaritza-Erregimen Berezian alta emanda agertzen diren nekazal profesionalei modu eraginkorrean lantzen dituzten hitzarmen honen izenpetzaile diren partikularren landa-sailen metro karratuko 150 pezeta ordainduko die, ustiategi galera moduan, beren egoera aipatutako lursailen maizter edo jabeena ez denean.
Aurreko bi kalte-ordainketak beren artean bateraezinak dira, beraz, hitzarmen honek jotzen duen lursailaren maizterrak nekazal-alokairuen iraungitzeari dagokion kalte-ordainketarako eskubidea izango dute, baita aipatutako maizterrak Nekazaritza-Erregimen Berezian alta emanda agertzen diren nekazal profesionalak direnean ere.
Hitzartze hau aipatzen duen kalte-ordainketa jasotzeko eskubidea izango dute 1999ko ekainaren 30ean indarreko alokairua duten maizterrak edo nekazal profesional egoeran esandako data baino lehen Nekazaritza-Erregimen Berezian alta emanda dauden ustiategien titularrak eta bere jabegokoak ez diren lursailetan egokitzea, Hitzarmenaren barne hartuak honen izenpetzean, beti ere lursailaren jabea Hitzarmenera gehitzen den bitartean, nahiz eta ondoren izan.
N-102 errepidearen berritze lanez kaltetuak dauden jabeak, honen gauzatzerako, bere lursailak Arabako Foru Aldundiari eman beharko dizkiote eta hitzarmen honek dioenez hiri kudeaketan parte hartzeko eskubidea izango dute, atxikituta daudeneko alderdiaren gauzatzea burutzen denean.
HAMARGARRENA.- ERAIKUNTZA.-
Dagokion Konpentsazio Batzarrak jakinarazi beharko du epe honen bukaera hilabete bateko aurre-abisuaz.
HAMAIKAGARRENA.- EPEEN EZBETETZE ERREGIMENA.-
- Atxikitze Proiektua, Plan Partzialak eta Konpentsatze eta Urbanizatze Planen aurkezterako epeak ez betetzekotan, partikularrak udalari aipatutako dokumentuak bere kabuz idazteko eta onartzeko ahalmena ematen diote.
Partikularrei eslei dakizkiokeen arrazoiengatik, hitzarmen honetan edo dagokion planeamendu figuran finkatutako epeen ez-betetze kasuan, Udalak horien aurreikuspenak aldatu ditzake, kalte-ordainketa egin beharrik gabe, epe ez-betetzeaz erruztatutako orubeen derrigorrezko salmenta edo desjabetzea burutu edo urbanizatze lanak subsidiarioki gauzatu horretarako epeak bete badira lanak amaitu gabe.
Arrazoirik gabeko eraikitze lizentziaren eskaerarako eta bere gauzatzerako berandutzeak, Udalari atzeratze hilabete bakoitzeko epeak bete ez diren orubeen hiri ustiapenaren ehuneko bateko ematea ondorioztatuko du.
Berehala garatu beharreko alderdietan, hau da, 2, 3 eta 8 alderdietan, arrazoirik gabeko eraikitze lizentziaren eskaerarako eta bere gauzatzerako berandutzeak, Udalari atzeratze hilabete bakoitzeko epeak bete ez diren orubeen hiri ustiapenaren ehuneko hiruko ematea ondorioztatuko du.
Ustiapen emate hau atzerapena orubearen jabe partikularrei egozgarria izatekotan bakarrik aplikagarria izango da eta beti ere Udalak zigortze prozedura egokiaren irekitzearen berri eman duenean.
- Planeamenduaren, indarreko araudiaren edo dagokion ordenantzen zehaztapenak betetzen ez dituzten urbanizatze edo eraikitze proiektuen aurkezpena, inongo kasuan ere ez du urbanizatze eta eraikitze prozesuen garapenerako finkatutako epeen luzapena suposatuko.
HAMABIGARRENA.- JARRAIPEN BATZORDEA.-
- Udalak eta partikularrak Jarraipen Batzorde bat osatuko dute zeinaren eginkizunak ondokoak diren:
Hitzarmenaren helburuen eta zehaztapenen ez-betetzeen ebaluaketa.
Administrazio Publiko eskudunei hitzarmenaren helburu eta zehaztapenen ez-betetzera laguntzen duten akordioak hartzera proposatu.
Hirian lur merkatuaren eboluzioaren sei hilabeteko ebaluaketa.
Udalak erreserbaturiko etxebizitzen moduluari buruzko eta planeamendu partzialaren programatzeari buruzko eta hitzarmen honetan aurreikusitako bere lantzerako eta eraikitze eta urbanizatzerako finkatutako epeen berrikusketaren kontsulta.
Bere funtzioen garapenerako Udalak eta partikularrak ondoko ahalmenak ematen dira:
Plan Partzialen, Konpentsazio, Urbanizatze eta Eraikitze Proiektuen onarpenean eta Plan Orokorraren berrikusketaren bideratzean eragina duten hitzartzeen betetzerako beharrezkoak diren espediente edo dokumentuen bideratze edo prestatze egoerari buruzko informazio dokumentatua jasotzea.
Ekimenaren (publiko edo pribatua) proposamena urbanizatze proiektuetan eta garapen planeamenduaren egitean.
- Jarraipen Batzordea Udaleko Udalbatzan Hitzarmena onartzen denetik 10 laneguneko epean osatuko da eta ohiko izaeran bilduko dira, gutxienez, hiru hilabetetik behin.
Jarraipen Batzordea hamar kidez osatuta egongo da, zeinetatik bost partikularrak ordezkatuko dituzte eta beste bostak Udala, Vitoria-Gasteizko Alkate - Lehendakaria buru izanik, edo eskuordetzen duen zinegotzia, kalitatezko botoa izango duena.
Bere barne funtzionamendua Jarraipen Batzordearen baitan erabakitzen denaren arabera arautuko da eta akordioen hartzea gehiengo soilaren sistemaren araberakoa izango da.
LEHEN XEDAPEN GEHIGARRIA.- SALBURUAKO 7 ETA 8 ETA ZABALGANAKO 2 ETA 3 ALDERDIEN BERARIAZKO ERREGIMENA.-
- Salburuako 7 eta 8 eta Zabalganako 2 eta 3 alderdietan, zeinetan Hitzarmen honek eragina duen, eta zeinen antolatzea indarreko Plan Orokorreko aldaketa moduan finkatzen den, horren berrikusketa itxaron gabe berariazko kudeaketa erregimena finkatzen da, zeinaren erregimen orokorrarekiko berezitasunak ondokoak diren:
a) Udalak Salburuako 7 Alderdiaren Plan Orokorraren aldaketa zehatza egingo du non etxebizitza familiabakarren ustiapenen kokatzea ahalbidetzen den.
7 Alderdiaren Hiri Antolaketaren Plan Orokorraren aldaketa zehatzaren hasierako onarpenetik 2 hilabetetako epean, partikularrek dagokion Plan Partziala aurkeztuko dute.
b) Partikularrek Gasteizko Udaleko onarpenerako 2 eta 3 Alderdien Plan Partzialak aurkeztuko dituzte, Udalbatzaren parteko Hitzarmenaren onartzetik bi hilabetetako epean, araudiko eta legezko zehaztapenetara eta aldatzeko dagoen Plan Orokorraren baldintzetara egokituak.
c) 2, 3, 7 eta 8 alderdien Urbanizatze eta Konpentsazio proiektuak Plan Partzialen hasierako onarpenetik hiru hilabetetako epean aurkeztuko dira.
d) Udalari dagokio dagokion Urbanizatze Proiektua egitea, baita 8 Alderdiko Plan Partziala ere.
e) Plan Partzialaren Dokumentuarekin batera Desjabetze Proiektuaren dokumentua aurkeztuko da, zein Hitzarmenera ez atxikitzearen ondorioz derrigorrezko desjabetzetik askatu ez direnen lursailen eskuratzea baimentzen duen, baita desjabetutako ondasun eta eskubideenak; 8 alderdian dokumentu hau Udalak egingo du.
f) Modu berean Estatutu eta Plan Partzialaren hasierako onarpenetik hilabete bateko epean osatu beharko diren Batzarren Oinarriak ere aurkeztu beharko dira.
g) Hitzarmenera atxikitutako partikularrak planeamenduz sistema orokorretara edo tokiko hornidurara zuzendutako eta urbanizatzea burutzeko beharrezkoak diren lursail guztien okupatzea onartzen dute.
Aipatutako lursailen okupatzea behin horrela eskatzen duten partikularren desjabetzearen askatze erabakia eman den egin ahal izango da, eta E. D. 1093/97 42 artikuluak dioen aktaren xedatzearen ondoren.
h) Eraikitze lizentziaren eskatzea aurkezteko epea Alderdi bakoitzeko Konpentsazio Proiektuaren onartzetik lau hilabetetakoa izango da.
i) Udalak Atxikitze Proiektuaren arabera aipatutako alderdietan bere ustiapena gauzatu behar duten jabeei dagozkien urbanizatze kuotak aurreratuko dizkie.
Behin ustiapen horiek gauzatu behar duten partikularrak nortzuk diren ezarrita Udalak honengatik ase dituen gastuen ordainketa jasoko du.
BIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA.-
Parte guztiak onartzen dute onartutako ustiapenak martxan dagoen Plan Orokorraren Berrikusketaren kalkulu batzuen aurreikuspenean ezarri direla, eta ondokoak dira:
Salburuako Zonaldean barne hartutako azalera 3.595.037 m2-takoa da eta Zabalganako Zonaldean barne hartutako azalera 20484.671 m2-takoa.
Esandako zonaldeetan Udalak 21.704 etxebizitzen eraikitzearen plangintza egingo du, zeinen ehuneko seia, hau da 1.302 etxebizitza, familiabakar askeak izango dira, bataz betesteko 150 metro karratuko eraikitako azaleraz; ehuneko 24, hau da 5.209 etxebizitza, kolektibo askeak izango dira, bataz betesteko 115 metro karratuko eraikitako azaleraz; eta geratzen den ehuneko 70, hau da 15.193 etxebizitza, babes ofizialekoak izango dira, bataz betesteko 105 metro karratuko eraikitako azaleraz.
Zenbaketa honen kanpoan 7 Alderdian kokatzen diren etxebizitza familiabakarrak geratzen dira 8 alderdiko hitzarmen honetako partikularrei etxebizitza familiabakarrei leku uzteko.
Plan Orokorrak hitzarmen honen eremuan etxebizitza kopurua handitzekotan, parteak bakoitzari dagozkionak birnegoziatzea adosten dute, aurreko paragrafoan ezarritakoa salbu.
AZKEN XEDAPENA LEHENA.- ARRAZOIBIDE ETA HELEGITE ERREGIMENA.-
Hitzarmen honen izenpetzaile diren partikularrak helegiterik jarriko ez dutela agintzen dute, administrazio bidean nahiz administrazioarekiko auzia Vitoria-Gasteizko Udalaren aurka, Vitoria-Gasteizko Hiri Antolaketa Plan Orokorraren berrikusteari buruz, hemen adostutakoa berearazteko jarri daitezkeenak izan ezik.
AZKEN XEDAPENA BIGARRENA.- HITZARMENERA ATXIKITZEA.-
Izenpetzaileak ekintza honetan Hitzarmenera atxikitzen dira, ondorengoko atxikitzean Udalera emango zaizkion notario-akta bitartez eginez.
Hitzarmenera atxikitzeak honen izenpetzaileak diren Jabe Batzordeen Lehendakari eta Idazkarien aldeko ahalordetzea dakar, bere izenean desjabetze askatzea dagokion prozeduren bidez eskatzeko.
Askatze obligazioa onartzeko Udal konpromisoa bakarrik bere onarpenetik hiru hilabetetako epean hitzarmenera atxikitzen diren partikularrak barne hartzen ditu.
AZKEN XEDAPENA HIRUGARRENA.- ERREGISTROAREN KARGAK.-
Hitzarmen honetan jabeak hartutako obligazioak beren lursailen gaineko karga moduan erregistratuko dira, lehenengo ekarritakoengan eta gero ondorioztatutako lursailengan.
AZKEN XEDAPEN LAUGARRENA.- ESKUBIDEEN ESKUALDATZEA.-
Hitzarmen honetatik eratorritako eskubide guztiak partikular izenpetzaileen, edo bere kausadunen, alde guztiz edo partzialki eskualdagarriak izango dira, Vitoria-Gasteizko Udala jakinaren gainean jartzea baino beste baldintzarik gabe, hartzen dituena ematen dituenaren betebeharretan subrogatuz.
AZKEN XEDAPEN BOSTGARRENA.- HITZARMENAREN INTEGRAZIOA HIRI ANTOLAKETA PLAN OROKORREAN.-
Vitoria-Gasteizko Udalak Hitzarmen honen edukia, gaur egun berrikusketan dagoen, Hiri Antolaketa Plan Orokorraren zehaztapenetan integratuko du behin-behineko onarpenari ekin baino lehen, eta ahalik eta modu zabalen eta osoen hemen adostutakoaren etorkizuneko eraginkortasun osoa bermatzeko.
Vitoria-Gasteizko Udalak Partikularrei edo beren kausadunei hemen adostutakoaren arabera dagozkion ustiapenen gauzatzea eta Hitzarmen hau betetzea eragozten edo oztopatzen duten akordiorik, ekintzarik eta erabakirik ez hartzea agintzen du.
Aurreko guztiarekin adostasuna frogatzeko, parte guztiak dokumentu hau hirutan sinatzen dute, goiburuan adierazitako leku eta egunean.