SALBURUA: 14 alderdia OLARAN Salburuako 14 alderdia 13 alderdiaren Hegoaldean kokatuta dago, Alto de las Neveras Ekialdean, Errekaleorreko Parke lineala Mendebaldean eta A-2130 errepidea Hegoaldean, Errekaleorreko hirigunea inguratuz.
346.350 metro karratuko azalera dauka, batez ere etxebizitzetarako xedatua. 1.511 etxebizitza egiteko daude, horietako 95 elkarri atxikitutako etxebizitzak dira, 348 kolektibo askeak eta 1.068 (% 70a) babes ofizialekoak.