SALBURUAKO HEDAPEN-EREMUA Hiriaren ekialdean kokatuta, 3.595.037 m2-tako azalera betetzen du eta Iparraldean Betoñuko herria eta gune industrialarekin muga egite du, Hegoaldean A-2130 errepidearekin, Ekialdean Arkaute, Arkaia, las Neveras eta Elorriagako barrutiekin eta Mendebaldean, hiriarekin bat egiten du Aranbizkarra eta Santa Lutziako auzoen eta Oreitiasoloko industrialdearen bidez. Eskualde honetan 7, 8, 9, 10, 11, 12, 13, 14 eta 15 alderdiak aurkitzen dira eta bertan tipologia ezberdinetako10.902 etxebizitza, Familiabakarrak, Kolektibo Askeak eta Babes Publikoko Kolektiboak, eraikitzeko zeuden.
Ondoren eta Vitoria-Gasteizko Udalarekin izenpetutako Salburua eta Zabalganako lehen eranskinaren sinadurarekin, Tokiko Gobernu Batzarrak 2004ko martxoaren 15ean onetsi zuena, eskualdean eraikitzeko etxebizitza kopurua 12.345 izatera pasa zen.
7 alderdia Salburuan kokatuta dago, 8 alderdiaren eta Elorriagako herrigunearen artean, N-104 errepidearen Iparraldean, lehen N 1 zena, Salburuako urmaelekin muga eginez.
8 alderdia Salburuan kokatuta dago, 7 alderdiaren eta Arantzabelako auzoaren artean, N-104 errepidearen Iparraldean, lehen N 1 zena, ingurabidearen alboan.
10 alderdia hiriaren Ekialdean kokatuta dago, trenbidearekin muga eginez Iparraldean, Oreitiasoloko industrialdearekin Mendebaldean eta Errekaleor errekaren parke lineal berriarekin Hegoekialdean.
Salburuako 14 alderdia 13 alderdiaren Hegoaldean kokatuta dago, Alto de las Neveras Ekialdean, Errekaleorreko Parke lineala Mendebaldean eta A-2130 errepidea Hegoaldean, Errekaleorreko hirigunea inguratuz.
15 alderdia, 8 eta 7 alderdien Ekialde eta Iparraldean kokatuta, Betoñuko lur industrial eta zuzkidura lurrak Hegoaldean eta Salburuako babesturiko zonalde zabala Mendebaldean, bizilekuetarako erabilera ez daukan alderdi bakarra da, parke handi bat eratuz Hegoaldean eta zerbitzu zonalde bat alderdiaren Iparraldean.