Hiriaren ekialdean kokatutako Salburuako hedapen-eremua, 3.595.037 m2-tako azalera betetzen du eta Iparraldean Betoñuko herria eta gune industrialarekin muga egite du, Hegoaldean A-2130 errepidearekin, Ekialdean Arkaute, Arkaia, las Neveras eta Elorriagako barrutiekin eta Mendebaldean, hiriarekin bat egiten du Aranbizkarra eta Santa Lutziako auzoen eta Oreitiasoloko industrialdearen bidez.
Eskualde honetan 7, 8, 9, 10, 11, 12, 13, 14 eta 15 alderdiak aurkitzen dira eta bertan tipologia ezberdinetako10.902 etxebizitza, Familiabakarrak, Kolektibo Askeak eta Babes Publikoko Kolektiboak, eraikitzeko zeuden.
Ondoren eta Vitoria-Gasteizko Udalarekin izenpetutako Salburua eta Zabalganako lehen eranskinaren sinadurarekin, Tokiko Gobernu Batzarrak 2004ko martxoaren 15ean onetsi zuena, eskualdean eraikitzeko etxebizitza kopurua 12.345 izatera pasa zen.
Hiriaren mendebaldean kokatutako Zabalganako hedapen-eremua, 2.484.671 m2-tako azalera betetzen du eta Iparraldean Ali eta SansomendIrekin muga egiten du, Ekialdean, hiriarekin bat egiten du Ariznabarra eta Apaiztegiko auzoen bidez, Hegoaldean N-102 Nazionalarekin eta Armentiaganako industria-lurzoruarekin eta Mendebaldean nekazaritza-lur eta industria-lurzoruko 1 Mercedes/Ali Jardute Unitatearekin.
Eskualde honetan 1, 2, 3, 4, 5 eta 6 alderdiak aurkitzen dira eta bertan tipologia ezberdinetako10.840 etxebizitza, Familiabakarrak, Kolektibo Askeak eta Babes Publikoko Kolektiboak, eraikitzeko zeuden.
Ondoren eta Vitoria-Gasteizko Udalarekin izenpetutako Salburua eta Zabalganako lehen eranskinaren sinadurarekin, Tokiko Gobernu Batzarrak 2004ko martxoaren 15ean onetsi zuena, eskualdean eraikitzeko etxebizitza kopurua 12.228 izatera pasa zen.
Plangintzaren Historikoa: H.A.P.O. Ingurune Batzordearen berrikusketa zehatzak, Iraunkortasun Txostena, H.A.P.O. Aldaketak 1, H.A.P.O.ko aldaketa zehatzak, Plangintza, Kudeaketa, Proiektuak, Urbanizatze Lanak… JARRAITU IRAKURTZEN
Urbanizatze Jarduera Programa (UJP) Salburua eta Zabalganako hiriaren ekialde eta mendebalderanzko zabaltzerako Hitzarmenaren Bigarren Eranskinaren onespenaren ondorioz jaio zen, … JARRAITU IRAKURTZEN
Elkartearen gaurkotasuna, Itun Batzordeak, Hemeroteka, Berriak, … JARRAITU IRAKURTZEN