Hitzarmen proposamen honek Batzorde Negoziatzailean Hitzarmenaren 2. Eranskinari buruz lortutako akordioa biltzen du, Salburua eta Zabalganako Hitzarmenaren Jarraipen Batzordeak onartuta eta publikoaren jakinean jarri baino lehen eta Vitoria-Gasteizko Udalbatzak eta Salburua eta Zabalganako Elkarteen Batzarren onarpena baino lehen izenpetu dena.
Gasteiz 2008ko uztailaren 30.
Bere izapiderako jasotzen dut,
Patxi Lazcoz Baigorri
Alkatea
Hiriaren Ekialde eta Mendebaldeko zabaltzetarako, Salburua eta Zabalganan, HITZARMENAREN 2. ERANSKINA
Vitoria-Gasteizen bi mila eta zortziko ……..-ren …….-an.
BILDUAK
Alde batetik ………………………. Jauna/Anderea.
Beste aldetik ……………… Jauna/Anderea eta …………. Jauna/Anderea.
PARTE HARTZEN DUTE
Lehenengoak Vitoria-Gasteizko udaleko izen eta ordezkaritzan.
Bigarrenak Salburua eta Zabalganako Jabeen Elkarteen izen eta ordezkaritzen.
AZALTZEN DUTE
I.- 200ko urtarrilaren 26an izenpetutako hiriaren Ekialde eta Mendebaldeko zabaltzetarako, Salburua eta Zabalganan, Hitzarmenaren eta bere 2004ko maiatzaren 17ko eranskinaren garapena urbanizatze eta eraikitzearen gauzatzea erregulatu dutela Salburua eta Zabalganako zonaldeetan Vitoria-Gasteizen (HAPOaren 1-15 Alderdiak), aipatutako tresna honen eraginkortasuna baieztatuz lortutako emaitzei begira.
II.- Behin Hitzarmena indarrean dagoela zortzi urte baino gehiago igarota, zenbait alde hobetu behar direla ikusi da.
Alde batetik urbanizatze eta eraikitze epeen egokitzea gaur egungo higiezinen merkatuaren egoerara, urbanizatze erritmoa mantentzeko konpromiso publikoaren garantian babes publikoko etxebizitzekin, baina espekulaziozko jarduerarik ez dakarten babesik gabeko etxebizitzen epeen eskakizuna berrikusiz.
Modu berean, eta urbanizatze alorrean Salburua eta Zabalganako alderdiei ordaintzea dagokien lotura sistema orokorren kostuak zeintzuk diren zehaztuko da.
Gainera, behartutakoek dagozkien urbanizatze kostuak epean eta legezko moduan ordaintzen dituztela ziurtatzeko neurriak ezarriko dira, berankortasunaren aurka jardunez.
Bestalde, etxebizitzen bataz besteko gainazalean aldaketak egin behar direla ikusi da, baita dentsitate gordin ahula handitzeko beharra ere eraikitzearen areagotzearen bitartez Salburua eta Zabalganako hiri kalitatea hobetzekotan.
Azkenik, eraikitzearen areagotze horren Udalaren eta partikularren arteko banaketa modua 2000ko Hitzarmenak eskatzen duenez ezartzen da.
Aurrekari hauekin, alde guztien partetik
EBATZI DA
LEHENENGO.- Kontratatzeke dauden Alderdientzat ondoko urbanizatze epeak ezartzen dira:
1 Alderdia – Urbanizatzearen bigarren fasea 2008 urtean hasiko da.
4 Alderdia - Urbanizatzearen bigarren fasea 2008 urtean hasiko da.
12 Alderdia - Urbanizatzearen bigarren fasea 2008 urtean eskainiko da.
13 Alderdia - Urbanizatzearen bigarren fasea 2009 urteko lehenengo seihilabetekoan eskainiko da.
14 Alderdia – Urbanizatzearen lehen fasea 2009 urtean hasiko da eta bigarrena 2011 urtean.
BOE kalifikazioa ez duten eraikuntzen eraikitze epea urte bat luzatuko da Hitzarmenean zioenari dagokionez, nahiz eta epe hori urtero berrikusita izan daitekeen Hitzarmenaren Jarraipen Batzordearen arabera.
BOE etxebizitzak Hitzarmenak ezartzen dituen epeetan eraiki behar izango dira.
Udalak eskuratzaile lista bat igortzen badu promozioko etxebizitza guztiak eskuratzearen konpromiso ezeztaezinaz, baimen eskaera ondorengo 6 hilabetetako epean tasatutako etxebizitzetarako den orubearen edozein jabeari eska diezaioke , nahiz eta azken honek eskuratzaileak modu librean aukeratu ditzakeen.
BIGARREN.- Sistema orokorrei dagokionez aldeek ez dute jadanik Konpentsazio Batzarrak eginda eta erantsitako zerrendan daudenen bidezkotasuna eztabaidatzen, zeienen estimaturiko koste maximoa barne agertzen den.
2008ko 2. seihilabetekoan Atxikitze Proiektua aldatuko da alderdi bakoitzaren parte egozgarria zehazteko.
HIRUGARREN.- Vitoria-Gasteizko Udalak obra baimena emateko orubearen jabeak orube horren urbanizatze ordainketak eguenean dagoenaren sinestamendua eskatuko du.
Sinestamendurik gabe ez da baimenik emango, Konpentsazio Batzarrak onartutako urbanizatzea amaitu arteko gastu guztien ordaintzearen garantia aurkeztu ezean.
Lehen okupatzearen baimena lortzeko Konpentsazio Batzarrean aurreko paragrafoko garantia bera aurkeztearen sinestamendua eskatuko da.
LAUGARREN.- Aurreko ataleko eskaeraz aparte, alde guztiak Hitzarmen Batzar bakoitzean igorritako urbanizatze kuotak egunean ez daramaten jabeei zor duten kuoten eta bere interesen ordainketa, 15 egunetako epean, eskatzeko konpromisoa hartzen dute.
Aurrean aipatzen den urbanizatze kuota eta interesen ordainketa eskaeraren jakinaraztea, berorren jasotzea frogatu daitekeen moduan egingo da.
Zor diren kantitateei kuotaren ordainketa epemugatik legezko interesa gehi hiru puntu aplikatuko zaie.
Ordainketa eskaeraren jakinaraztea jasotzearen egunetik hilabete bat pasa eta gero, Hiri-kudeaketarako Araudiaren 181. artikulua aplikatuko da.
Interesen ordainketa kasu guztietan kuotak epemugan ordaindu ez dituzten jabeei eskatuko zaizkie, eta huen ordainketarik gabe kuotak guztiz ordainduta ez daudela ulertuko da.
Ensanche 21 Zabalgunea Elkarteak, S.A. beharrezkoa balitz eta Batzarrak horrela eskatuko balute, berankorrek zor dituzten kantitateak aurreratuko dizkie Hitzarmen Batzarrei, Kantitate horiengatik berankorrei eskatzen zaizkien interes berdinak jasoz.
BOSTGARREN.- Etxebizitzen kopuru maximo eta tamaina minimoari buruzko aurreikuspenak aldatzen dira, etxebizitzen bataz besteko gainazalean 100eko 40ko murriztea baimenduko duena gaur egun aurreikusitakoekiko, baina edozein kasutan partzela bakoitzaren ustiapena mantenduz; horregatik, partzelako gainazal eraikigarri berdina izanda etxebizitza gehiago baimenduko dira partzela bakoitzean, aipatutako limitearen barruan.
Planeamendu partzialak etxebizitza familiabakar askeko erabilera kolektibo askeko erabileran bihurtzeko baldintzak ezarriko ditu eraikigarritasun totalaren handitzerik gabe.
Vitoria-Gasteizko Udalak planeamenduaren esandako aurreikuspenak betetzea posible egiteko beharrezko diren aldaketak bideratuko ditu.
SEIGARREN.- Alderdi guztietako eraikigarritasunaren areagotze adostua lortzeko, Plan Orokorraren egitura antolakuntza aldatuko da.
Esandako aldaketa jarraian azaltzen den moduan burutuko da:
1, 4, 12, 13, eta 14 alderdiak egitura antolakuntzaren berrikusketa partzialaren bidez eta antolakuntza xehatua aldatuz.
Beste alderdiak, egitura antolakuntza eta antolakuntza xehatua aldatuz behin Udalak urbanizatze lanak jasotzen dituenean hornidura jardueren ezarpenerako.
Eraikigarritasunaren areagotzea erregimen orokorreko babes ofizialeko etxebizitzetan emango da, hor non legez galdagarria den eta besteak tasatutako preziodun etxebizitzetan, zeinen prezio maximoa 1,7 aldiz Vitoria-Gasteizko BOEn oinarrizko prezioa den.
Jabeei eraikigarritasun areagotze total haztatuaren herena egotziko zaie, Udalak beste bi herenak gordez.
Ustiapenen egokitzapen hau garbia kontsideratzen da, hau da, mota guztietako emateen betetzea gauzatutzat hartuz, Udalaren mesedetan egitea dagokien betebeharrak eta udaleko jabegoen kanpo sistema orokorren parte-hartzea.
Kasu guztietan jabe bakoitzari zegozkion ustiapenak errespetatuko dira, beraz aurretik baden ustiapen haztatuaren areagotzea partikularrei esleigarria den eta Udalak gorde dezaken bakarra da.
Eranskin honen gauzatze eta garatze gastuak jabe bakoitzari edo Udalari egotzitako eraikigarritasun gordinaren handitzearen proportzioan ordainduko dira.
ZAZPIGARREN.- Partikularrei dagokien haztatutako eraikigarritasunaren handitzea Hitzarmenak ukitutako jabe urbanizatzailei egotziko zaie modu berean, alderdi multzoan egindako ekarpenen proportzioan eta beti ere urbanizatze gastuekin egunean dagoen bitartean.
Ustiapen gehigarria hauen lorpena, kontrako itunik egon ezean, urbanizatze lanak ordaintzera behartuta daudenei dagokie, edo behin betiko likidazio kontua jaso/ordaindu dutenei, urbanizatzea bukatuta egotekotan.
Egozte zehatza partzela eraikigarrietan Atxikitze Proiektuaren eta Konpentsatze edo Birpartzelatze Proiektuen aldaketaz egingo da, behin partikularrei dagokien eraikigarritasunaren handitzea zehaztuta.
Kuotak egunean ez dauzkatenei ez zaie ustiapen hori inola ere esleituko; egoera horretan dagoen bitartean kuoten ordainketen garantia moduan atxikituko da.
Jabeak kuota eta interesen ordainketa betetzen badu, Batzarrak atxikituta zeuzkan ustiapenak jasoko ditu.
Hitzarmenaren aplikatze-eremuan bere betebeharrak guztiz betetzen ez dituen jabea, bere lursailen desjabetzea edo nahitaezko salmenta eragiten duena, ez du ustiapen gehigarririk jasoko, hauek Konpentsazio Batzordeko beste jabe partikularrentzat geldituko dira.
Eta adostasunaren frogan, alde guztiek dokumentu hau sinatzen dute
Ordaintzeko dauden lan konkretuak, eta bere estimaturiko aurrekontua, zeinari BEZa gehitu beharko zaion, ondokoak dira:
Trenbidearen gaineko igarobidea 4 eta 5 alderdien artean, jadanik eginda, zeinaren kostua 1.186.531,77 €-takoa izan den.
Trenbidearen gaineko igarobidea 1 eta 2 alderdien artean, lanetan, zeinaren gauzatze aurrekontua 1.500.000,000 €-takoa den.
Trenbidearen gaineko oinezkoentzako pasabidea 9 eta 10 alderdien artean, jadanik eginda, zeinaren kostua 604.650,26 €-takoa izan den.
Trenbidearen azpiko igarobidea 9 eta 10 alderdien artean, lanetan, zeinaren gauzatze aurrekontua 4.410.122,21 €-takoa den.
Trenbidearen azpiko igarobidea 11 eta 13 alderdien artean, lanetan, zeinaren gauzatze aurrekontua 4.300.000,00 €-takoa den.
Debako arroa kalearen luzapena, jadanik eginda, zeinaren kostua 3.437.220,66 €-takoa izan den.
Euri uren sarearen hartunea 8 alderditik Alegria ibairaino, 15 alderdian zehar, jadanik eginda, zeinaren kostua 2.908.777,83 €-takoa izan den.
Euri uren sarearen hartunea 1 alderditik udal hodi-biltzaileraino, Sansomendi auzoan zehar, jadanik eginda, zeinaren kostua 118.237,02 €-takoa izan den.
MBE lantegi barruko hodi-biltzailearen euri uretara bihurtzea eta bere luzapena Zadorra ibairaino, trenbidearen azpitik pasatuz, zeinaren lana 356.977,60 €-takoa izan den, hondakin uren kasuan (10a) eta trenbidearen azpiko bidearen kasuan lanetan dagoena (10b) 201.069,00 €-tako likidazioarekin eta hodi-biltzailearen luzapenean (10c) 1.957.162,47 €-tako kostuarekin.
Euri urentzako hodi-biltzaile baten eraikitzea Las Arenas kalean zehar, destoleste udal lanak aprobetxatuz, jadanik proiektatua, zeinaren aurrekontua 492.985,50 €-takoa den. Amaitu gabe dago.
Zarauna errekaren uren kanalizatzea Torrogicora, proiektatua, zeinaren aurrekontua 917.816,11 €-takoa den.
14 alderdiaren lotura hiriarekin, proiektatua, 1.678.926,10 €-tan balioztatua. Hasi gabe.
Zeinei lanen proiektu, zuzendaritza eta ikuskapena ordainsaria gehitu beharko zaien, milioi erdi eurotan balioztatua.