Hiriaren Ekialde eta Mendebaldeko zabaltzetarako Hitzarmen, Salburua eta Zabalganan, Vitoria-Gasteizko Udaleko udalbatzak 2000ko urtarrilaren 21ean onetsia eta ALHAO-n hurrengo otsailaren 2an argitaratua, HAPOak, Salburua eta Zabalganan, eraikigarritasuna handitzearen aukera aurreikusten zuen bere Lehenengo Xedapen Gehigarrian, hitzarmenean beran agertzen diren estandarren gainetik.
Hitzarmenak aipatutako Plan Orokorrak, ez zuen eraikigarritasun hori handitu, Euskal Herriko Lurralde Antolamendurako Batzordeko 2000 urteko azaroak 16ko nahitaezko txostenak, izaera loteslerik gabe, hiriaren hedapen zonaldeetan eraikitze dentsitatea handitzea gomendatzen zuen arren.
Aipatutako Hitzarmenean ezarritako txoke plana martxan jartzeko epe nahikoa behin igarota, ezarritako eraikigarritasuna berrikusi daiteke garatzeko dauden alderdietan, honek Hitzarmenaren gauzatzean atzerapenak sortu gabe.
Honen ondorioz eta Hitzarmenaren hasierako ezarpenarekiko handituko litzatekeen etxebizitza kopuruaren banaketa birnegoziatzearen mandatua betez, alde guztien partetik
EBATZI DA:
1.- Udalak indarrean dagoen HAPOaren aldaketa zehatza bideratuko duela Hitzarmenean ezarritako babes ofizialeko etxebizitza kopurua 2.831-tan handituz, ondoren azaltzen denez banatuz:
336 etxebizitza 1 alderdian
160 etxebizitza 4 alderdian
261 etxebizitza 5 alderdian
631 etxebizitza 6 alderdian
204 etxebizitza 9 alderdian
85 etxebizitza 10 alderdian
209 etxebizitza 11 alderdian
332 etxebizitza 12 alderdian
335 etxebizitza 13 alderdian
278 etxebizitza 14 alderdian
2.- Aldaketa onartua izatekotan, edo edozein kasutan, onartua deneko baldintzetan, Udalak bertan eraikitzeko zeuden etxebizitzen eraikitzea kudeatuko du, dagokien orubeak salduz momentuko legezko prezio aplikagarririk altuenean, eta etxebizitza horiek eraikitzeko eskubideen salmenten produktua jarraian agertzen den bezala xedatuz:
Ehuneko 60a etxebizitza horiek eraikiko diren alderdiaren urbanizatze kostuak murriztera .
Ehuneko 20a urbanizatze kostuak murriztera 2 eta 3 alderdietan, Zabalganan egiteko dauden etxebizitzentzako, hau da, 1, 4, 5 eta 6 alderdietan, eta 7 eta 8 alderdietan, Salburuan egiteko dauden etxebizitzentzako, hau da, 9, 10, 11, 12, 13 eta 14 alderdietan.
Ehuneko 20a Udalaren Lur-Ondasuna finantzatzeko.
Alderdi bakoitzeko aurrekontuan urbanizatze gastuetara Udaleko ekarpen gehigarri bezala eranskin honek ukitzen dituen alderdien indarrean dagoen legezko zenbateko maximoa finkatuko da, zeinaren ordainketa Batzordeko kideen bestelako kuotekin batera egingo den.
Behin-betiko likidazio kontuan Udalari ordaintzea dagokion zenbateko zehatza zehaztuko da jasotako kantitateen arabera, bere likidatze modua beste kideena bezalakoa izanda.
Nolanahi ere 2-3 eta 7-8 alderdietan etxebizitza kopuruan ez denez handituko, eta beraz, ez denez eranskin honek eragina duen oruberen salmentarik egongo, Udalak bere ekarpena ordainketa momentuan alderdi bakoitzari dagokion BOE etxebizitzen arautegiaren araberako kalkulu maximo teorikoa finkatuko du.
Aipatutako ekarpenaren erdia urbanizatze lanen 1. fasea amaitzean egingo da eta bigarren erdia dagokion alderdiaren urbanizatze lanen 2. fasea amaitzean. Honela, lanak amaitutzat emango dira Zuzendaritza Fakultatiboak horrela dionean. Hala ere Udalak, fede onez jokatuz, bere urbanizatze gastuen ekarpen osagarrien ordainketa aurreratu dezake. .
3.- Zonalde hauetan aurreikusitako babes ofizialeko etxebizitza kopuruaren handitzea ez da etxebizitza libre kopuruaren handitzearekin konpentsatuko ez Salburua eta Zalbaganan, ezta hiriaren beste zonaldeetan ere, indarrean dagoen planeamenduko Alderdietan nahiz etorkizunean egin daitezkeenetan, gainera ez da kontutan hartuko etxebizitza babestuen kontaketan planeamenduaren berrikusketa edo aldaketetan eratu daitekeen balizko inongo Alderdi berrian. Aurreikuste hau ez errespetatzekotan, aurreko hitzartzeak aipatzen duen zenbatekoa eranskin hau betez handitu den BOE-en ustiapenaren konpentsazioz gauzatutako ustiapenaren balio errealaren arabera finkatuko da.
4.- Planeamendu aldaketak eta beren bideratzea, Hitzarmenean adostutako epeengan ez dute eraginik izango, ondorioz alde guztiek ondoko datak mantentzea adostu dute:
Hitzarmenaren seigarren klausulak aipatzen duen HAPOaren behin-betiko onarpen data bezala, 2000ko abenduaren 27a.
5 alderdiaren Plan Partzialaren behin-betiko onarpen data bezala, Hitzarmenaren zortzigarren klausulan finkatu denez, 2002ko abuztuaren 2a.
6 alderdiaren Plan Partzialaren behin-betiko onarpen data bezala, Hitzarmenaren zortzigarren klausulan finkatu denez, 2002ko abuztuaren 2a.
9 alderdiaren Plan Partzialaren behin-betiko onarpen data bezala, Hitzarmenaren zortzigarren klausulan finkatu denez, 2002ko maiatzaren 17a.
10 alderdiaren Plan Partzialaren behin-betiko onarpen data bezala, Hitzarmenaren zortzigarren klausulan finkatu denez, 2002ko maiatzaren 17a.
11 alderdiaren Plan Partzialaren behin-betiko onarpen data bezala, Hitzarmenaren zortzigarren klausulan finkatu denez, 2002ko abuztuaren 20a.
4 eta 12 alderdien plan partzialen aurkezpenaren azken data bezala, Hitzarmenaren seigarren klausulan finkatu bezala, 2003ko abenduaren 27a.
1 eta 13 alderdien plan partzialen aurkezpenaren azken data bezala, Hitzarmenaren seigarren klausulan finkatu bezala, 2004ko abenduaren 27a.
14 alderdiaren plan partzialen aurkezpenaren azken data bezala, Hitzarmenaren seigarren klausulan finkatu bezala, 2005eko abenduaren 27a.
5.- Eranskin honetan aurreikusi ez den beste balizko kalte-ordainketa eta eraikitze handitzearen ondorio dena kalte-ordainketa sortuko duen alderdiaren urbanizatze kostutzat hartuko da.
6.- Alde guztiek adostu dute, etorkizunean, gaur egun Salburua eta Zabalganan ematen ari diren urbanizatze kalitate estandarrak mantentzea.